inprimatu
Txori errexinula
Izenburua:
Txori errexinula
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Zat.)
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
741.zk.
Orrialdea:
4

Txori errexinula

 

 1

 

 Xori errexinula udan da kantari,

 Zeren ordian beitu kanpuan janari

 Negian ezt'ageri; balinban ezta eri!

 Udan jin baledi,

 kontsola nainte ni.

 

 2

 

 Xori errexinula ororen gehien,

 Bestek beno hobeki hark beitu kantatzen:

 Harek du inganatzen bai mundia trunpatzen:

 Ber'eztut ikusten

 Bai botza entzuten.

 

 3

 

 Botz haren entzun nahiz herraturik nago;

 Ni hari hullant eta hura urrunago;

 Jarraiki nindakeio bizia gal artino:

 Aspaldi haundian

 Desir hori nian.

 

 4

 

 Xoria zuinen eijer kantuz oihanian!

 Nihaurek entzun dizut igaran gaian.

 Eia, goazen, maitia, bi-biak ikustera:

 Entzuten baduzu,

 Xarmaturen zutu.

 

 5

 

 «Amak utzi nindizun bedats azkenian:

 Geroztik nabilazu hegalez airian.

 Gaiak urtuki nindizun sasiño batetara:

 Han zizun xedera,

 Oi ene malurra!»

 

 6

 

 - Xoria, zaude ichilik, ez egin kanturik.

 Ez othoi eni aipa hain gaiza tristerik!

 Eztuzu profeiturik ni hola penaturik,

 Ez eta plazerik

 Ni tunban sarturik!

 

 7

 

 - Bortiak xuri dira elhur direnian

 Sasiak ere ulhun hosto dienian.

 Ala ni malerusa, zeren han sartu nizan.

 Jun banintz aitzina,

 Eskapatzen nintzan.

 

 8

 

 - Xoria, zaude ixilik, ez egin nigarrik.

 Zer profeitu dukezu hola aflijiturik?

 Nik eramanen zutut, xedera laxaturik

 Ohiko bortutik,

 Ororen gañetik.


inprimatu