Txori erresiņula
1
Txori erresiņula udan da kantari
Zeren ordian beitu kanpuan janari;
Negian ez'ageri, balinban ezta eri:
Udan jin baledi,
Konsola nainte ni.
2
Txori erresiņula ororen geien,
Bestek beno obeki ar'k beitu kantatzen;
Arek du inganatzen mundia bai tronpatzen;
Bera eztut ikusten,
Bai botza entzuten.
3
Botz aren entzun naiz erraturik nago:
Ni ari ullant eta ura urrunago;
Jarraiki ninkirio bizia gal artino;
Aspaldi andian
Desir ori nian.
4
Txoria zuņen eijer kantuz oienian!
Niaurek entzun dizut igaran gauan
Eta! guazen, maitia, bidiak ikustera;
Entzuten baduzu,
Txarmaturen zutu.
5
Amak utzi nundizun bedats azkenian!
Geroztik nabilazu egalez airian,
Gaiak urtuki nundizun sasiņo batetara.
An zuzun txedera,
Oi! ene malurra!
6
Txoria, zaude ixilik, ez egin kanturik;
Txoria, zaude ixilik, ez egin kanturik;
Eztuzu profeiturik ni ola penaturik,
Ez eta plazerik
Ni tunban zarturik.
7
Bortiak txuru dira elur dienian,
Sasiak ere ulun osto dienian,
Ala ni malerusa zeren an sartu nintzan?
Iun banintz aitzina
Itzultzen nintzan.
8
Txoria, zaude ixilik, ez egin negarrik;
Zer profeitu dukezu ola samindurik?
Nik eramanen zutut txedera latxaturik,
Oiko bortutik,
Ororen gaņetik.