inprimatu
Txerri bati
Izenburua:
Txerri bati
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
43.zk.
Orrialdea:
271

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Txerri bati

 

 

 1

 

 Bertso berriyak jartzera nua

 Euskara polit batian,

 Jabian beran lizenziyakin

 Ez iņorentzat kaltian.

 Enkontra txarrik gertatzen ez bada

 Baldin ta gure tartian

 Trajinos beltzak zabalduko ditu

 Euskaldunaren airian.

 

 2

 

 Punziyo polita orren onran

 Euskaraz bertso berriyak,

 Bertsolariya erdi miņez ta

 Eztira erraz jarriyak.

 Orain ere Jayotzen dira

 Ganadu ikusgarriyak,

 Zer preziyo eginduen esan biar det

 Ozenziyoko zerriyak.

 

 3

 

 Nere denboran ez det ikusi

 Orren ganadu poxarik,

 Trikua aņa ez da baņa

 Dabilkite ezin aserik.

 Artu duenak pena galanta

 Jabiak ez du poxarik,

 Bost pesetetan tratua egintzan

 Ekartzen bazuen bizirik.

 

 4

 

 Oraindik ez da denbora asko

 Kasua au pasatu dala,

 Deklaratzia pensatutzen det

 Ekusi nuan bezela.

 Gezurti eta traidoretzako

 Tratatu gabe bestela,

 Tratua ori zerratu zuten

 Zarraka testigo zala.

 

 5

 

 Txerriya ori ekarri dute

 Bi eguneko atrasuan,

 Zergatik birian iltzeko

 Bildur aundiya bai zuan.

 Iturriotzara asto gaņian,

 Andik kalera besuan,

 animaliya tratatu dute

 Txit modu kuriyosuan.

 

 6

 

 Nere denboran ez det ikusi

 Ez etxian eta ez auzuan,

 Bost illabete jayo zala ta

 Lau kilo ez da pisuan.

 Esan ziyoten, baita egiņ ere,

 Txit borondate osuan,

 Eletrizista Oyartzungua

 Bruno'k pisatu zuan.

 

 7

 

 Katarro txarra artu ez dezan

 Jarriya dute airian,

 Kurioso mantentzen dute,

 Ez dago umedadian,

 Azalduko da luzatu gabe

 Egonagatik gordian,

 Oaņ aurreko pentsamentua

 Apotetako idian.

 

 8

 

 Uste gabeko topadizuak

 Gertatzen dira munduan

 Espaiņ biurri izugarriyak

 Egiņ zituen lenguan.

 Kontrariyua aketzarekin

 Jarri zayola inguruan,

 Remejio Aldapakua

 Apenas kontentu daguan.

 

 9

 

 Uste gabetanikan

 Sartu zaye sukaldera,

 Jakiņa dago zerri gosiak

 Egingo duen galdera.

 Aupian errezatuaz

 Ematen dana jatera,

 Zialdo eginda or autsi ditu

 Eltzia eta platera.

 

 10

 

 Lengo batian izandu nitzan

 Eta oraindik bizi zen

 Zer estadu polita daukan

 Gero ez bada txikitzen,

 Baldin ta iņork zerri oberik

 Ez badu iņork azitzen

 Migel Mokotzat ez dago lanik

 Urdai azpiyak gazitzen.

 

 11

 

 Erregalo egindakua

 Txoperrak zerri osua

 Urra ta intxaurra ta kakabuetiak

 Eta gaņera pentsua.

 Oaliare naiduen gaņa

 Eta gero deskansua

 Modu orretan mantentzen badute

 Egingo da kuriosua.

 

 12

 

 Etxian preso daukate eta

 Ez da juango igesi

 Jabiak berak esandakua

 Neronek ez dut ikusi

 Etzanda aspertu danian

 Muturka eginda asi

 Mezanotxia or bota diye

 Oriņal, pixa ta guzi

 

 13

 

 Tratuakin egiten dira

 Ongi izateko ustetan,

 Erostuna konforme gelditua da,

 Saltzallia ez da penetan.

 Aundiya balitz illko luteke,

 Oraiņ or dabill pestetan,

 Esnian partez ollo ziriņa

 Naikua jana gaztetan.

 

 14

 

 Merkatua edo gauza saltzeko

 Jarriya izaten da plaza,

 Aber gu gana arrima zaitezte

 Izagutuaz pobreza.

 Erostunarik gabe gauza

 Ez da saldutzen erraza,

 Paper bakoitzak amar zentimo

 Gustua dubenak arbeza.

 


inprimatu