inprimatu
Ttotte
Izenburua:
Ttotte
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
315.zk.
Orrialdea:
4

Ttotte

 

 1

 

 Chori baten ganik daukat...

 Ttotte zoala treinerat

 Norbeitekin.

 Orai bakantzen tenora,

 Johan zen bere etchera

 Norbeit hura!

 

 2

 

 Ttotte, galanta, izaitez,

 kargatu da Haren puskez,

 Gararaino.

 Gero, handik ezin parti,

 «Ticket de quai» bat erosi

 Beretako.

 

 3

 

 Tenora jin zaiolarik

 Treina partitu garatik,

 ...Hura ere!

 

 Garan aldiz trichte dago

 

 Joan treinari so eta so,

 Gaizo Ttotte.

 

 4

 

 ...Chori harek berak eni,

 Ttotte ez dela aise jali

 Garatik.

 «Ticket de quai» du ahantzi

 Edo, trompaturik, naski,

 Eman Hari...


inprimatu