inprimatu
Oihu eta arrabots
Izenburua:
Oihu eta arrabots
Sinadura:
Andres
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Andres

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1954
Argitalpenaren urtea:
Alea:
254.zk.
Orrialdea:
4

Oihu eta arrabots

 

Andres

 

 Erleak egiten burrunba,

 astoak arrantza

 kallak tiunta,

 zaldiak irrintzia,

 arranoak garraizia,

 gatuak miau edo ņau,

 cherriak kurrinka,

 ahateak kinkuna,

 ardiak janba edo marraka,

 ttirrittak kirrika,

 usoak kurruka edo arrunga,

 oreinak arrama,

 idiak marruma,

 buzokak pioka,

 zakurrak sainga, chanpa,

 hauma, edo erauntsia

 oilarrak, kukuruku,

 beleak karranka,

 kukuak kuku,

 zikoinak kalaka,

 ainharak gurguria edo grasaila,

 azeriak mauba, edo chanpa,

 larre-oiloak koroka,

 oreinkumeak korroka,

 igelak karaka,

 lerzunak tturrutta,

 otsoak hurrubia,

 korkodillak auhena,

 kahekak hurubia,

 itsasoak orroama,

 aizeak buhunba,

 ostoek firfira,

 ihurtzuriek karraska,

 athek danba,

 zerrak kirrika,

 jendek mintzoa, oihua, ortoa, kantua, auhena, irrintzina; chotina, pokerra,

 uzkerra eta... irri karkaila.


inprimatu