Zuretzat, Sabin
Andoni
Ene lorategian
lore bat det landu;
beste'gandik bereziki
gorde eta zaindu.
Egunero datorkit
jarraiki goraka
Bai nabil aspertzeke
berari usaika.
Udaberriko intzez
dago ornitua;
txori abesti leunez
guztiz alaitua.
Udako euzki galdatik
oi det nik baztertu
bere txinpart beroak
ez dezan igartu.
Elur ta euritatik
aterpean det sar...
beren kolpe zakarrak
zauritu ez dezan.
Erletxoak oso poz
datoz miaztera
norentzat dan jakiņik
maitez-eztitzera.
Tori ba ene Sabin
zuretzako dira
zure oroiz landu det
eta zuri begira.
Or utzitzen dizkitzut
il-obi gaņean
tokirikan badezu
sar aldamenean.
Mutriku'tik
|