inprimatu
Tabakolariak altzazetan
Izenburua:
Tabakolariak altzazetan
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1581.zk.
Orrialdea:
5

Tabakolariak altzazetan

 

 1

 

 Tabako landatzalek ba omen dute lan

 Halere kurri joaiten zaizkigu artetan

 Aurten izan baigira Frantziaren puntan

 Hobeki erraiteko hantxe Altzazetan

 Horren berri emanen dautzuet bertsutan.

 

 2

 

 Trenean, goiz sarturik, heldurik atseko

 Strasbourg hirian ginen denak auhaiteko

 Adixkideak jinak errezebitzeko

 Xukruta mahainean gose zenaindako

 Nahiz ez zitaken hau ororen gostuko

 

 3

 

 Afaritik landa guk bi kantu emanik

 Hobe ginuen segur loiterat joanik

 Etxe eder bat baitzen guretzat emanik

 Zaintan egon baigira goxoki etzanik

 Goizetan partitzeko han ginen ernerik.

 

 4

 

 Ongi pausatu eta baigira partitu

 Gauza ederra frango han dugu aurkitu

 Bere aldetik gaitu aroak lagundu

 Horren medioz zalku ongi baliatu

 Aste osoa hola aisexka pasatu.

 

 5

 

 Alamanla juntan baiginen gertatzen

 Leku hoietan dute biera edaten

 «Brasseria» hoitarik ainitz han izaiten

 Hoitarik batto izan gira bisitatzen

 Baso handi batzutan ginuen jastatzen.

 

 6

 

 Kurritzearen bortxaz zelai eder haitan

 Errekolta ederrak nasai alorretan

 Tabako zonbait ere lili kukuletan

 Guk hori ikustean ari karkuletan

 Lanean ari giren ote debaidetan.

 

 7

 

 Baititugu ikusi ere mahastiak

 Ongi errezebitu gaitu soto-zainak

 Bixtan da egin nahi zituen aferak

 Guri jasta emapez arno xuri onak

 Ez ditu barnea txar ezarri gizonak.

 

 8

 

 Orroitzapena one, ibiliz han gaindi

 Behar da erran ere dela zonbait lili

 Baratze ta leloak baitira igeri

 Gu aldiz ginenian gertatzen egarri

 Aitor dut, han ginuen beharrikan Menddy.

 

 9

 

 Bertze gauza bat ere ohartu nizana

 Begiratzen dutela beren nortasuna

 Guretzat ere bada hor etsenplu ona

 Gure mintzaira zainduz nola hek berena

 Salbatuko dugula Euskara gur'ama.

 

 10

 

 Zelaiaren buruan han ere mendia

 Zoin ederra litaken ez balitz trixtia

 Milaka hil baita hor denboran jendia

 Gerla leku hoietan latza gertatia

 Pentsatuz Strutof hori nago harritia.

 

 11

 

 Hango jendea ere nahi dut alpatu

 Zeren ontsa gaituzten gu errezebitu

 Urrundik nahi ditut erremestiatu

 Ottmann partikulazki, baigaitu gastatu

 Sarri behar dakogu karta bat postatu.

 

 12

 

 Egun elgarrekilan berriz mahainean

 On da, ateratzea lagunen artean

 Bertz'urteko kurrida baitut nik gogoan

 Entzun dut ditakela itsas bazterrean

 Oraik'ustez izanen dugu Bretanian.


inprimatu