inprimatu
Algeriatik
Izenburua:
Algeriatik
Sinadura:
S.M.P.
Urkizaren iruzkina:
(Ik. Dufau, J.-B.)
Egilea(k):
S.M.P

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
464.zk.
Orrialdea:
3

Algeriatik

 

S.M.P

 

 1

 

 Hamar bat ilabethe Afrikan naizela

 Beste-hainitz soldado eskualdun bezala;

 Herio ala kolpe, pozoin ala bala,

 Jainkoak denetarik begira gaitzala.

 

 2

 

 Hemen jende zibila bera ezin biziz

 Urrikalgarria da haurrak ezin haziz:

 Felagak heldu zaizko kasik egun guziz:

 «Emak hunat jaterat edo hot Men hiz».

 

 3

 

 Soldadoak dabiltza bethi mendietan,

 Ontsa kasu eginez guziz harroketan:

 Etsaia usu hor da gorderik barrandan,

 Ez da fidatu behar zilo zoko hautan.

 

 4

 

 Bertsu hauk emaitentut herriko laguner

 Berriak igortzeko Afrikan girener

 Igor letra, kazetak, soldado gazier

 Kuraia heien baithan ez dadien leher.

 

 5

 

 Denek aurkitzen dagu denbora luzechko.

 Beha gaude noiz killa zaukun etorriko.

 Artean goraintziak Eskualdunendako,

 Eta partikutazki Donamartiriko.


inprimatu