inprimatu
35 urte Senperen
Izenburua:
35 urte Senperen
Sinadura:
S.M.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
S.M

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1788.zk.
Orrialdea:
5

35 urte Senperen

 

S.M.

 

 1

 

 Udazkenak baditu ilabete multxo

 Hoietarik urriak dauka aize goxo

 Pasatzen delarikan xori eta urtxo

 Laborariak daude iratzekin maltxo.

 

 2

 

 Guk ilabete hori ginuen hautatzen

 Hogoi t'hamabost urte ditugu betetzen

 Gure xorte lagunak kusiz loriatzen

 Egun bat omorean ginuen pasatzen.

 

 3

 

 Berrogoi bat baginen adinez bertsuak

 Maluruski ez gira bildu erditsuak

 Egoerak ez dira berdin hoberenak

 Ezin etorriz egon, segur naiz bakarrak.

 

 4

 

 Rekete ostatuan guziak elgartu

 Jan eta edatekoz baigira asetu

 Omore onak ere gintuen gainditu

 Hor zirenak ez dira dolutan gelditu.

 

 5

 

 Gau alderat guziak girade berexten

 Bihotza ginuela pozerik gelditzen

 Berextean elgarri dugu hitzemaiten

 Bost urteren buruan dugula berritzen.

 

 6

 

 Azken bertsu hunekin ezin zauztet utzi

 Egun horren muntatzen zireztenak hasi

 Etorri ez direnak ez nahi ahantzi

 Ezkerrik asko eta deneri goraintzi.


inprimatu