inprimatu
Nahi nuke
Izenburua:
Nahi nuke
Sinadura:
S.E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
S.E

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1178.zk.
Orrialdea:
5

Nahi nuke

 

S.E.

 

 1

 

 Oi! ni banintz eskale, mian zokoz zoko

 Ezin izanen bilan, nola giren asko

 Bihotza oneko jende! bota ogi kasko

 Tzarrek eskarnioa nere hobetzeko.

 

 2

 

 Nahi nuke xakur bat, ez baitake bizi

 Amodiorik gabe, horrek bailikezi

 Nik amorrainak eskuz, tan «Ttanttok» ihizi

 Pildak ene soinean, eskalenak jauntzi.

 

 3

 

 Zorritsu nahi nuke, trufatzeko nitaz

 Mende oraikoz eta errege den «sosaz»

 Nahi nuke eskale, orroitzeko zutaz

 Egun lagun zirena, zabaldu den bortaz.

 

 4

 

 Eska niro bakea, euskal herrietan

 Zuzentasuna azka, ustez dutenetan

 Lokartuer ostiko, kartzela bortetan

 Usainduz lore bakotx, nere maiatzetan.

 

 5

 

 Donibane kallean nik, eskale konkor

 Noiz duket lo eginen, bizkarrez lur idor

 Uhainen xiliportez, burtxura ta mozkor

 Bego hor, gizona, argi dadin etor.

 

 6

 

 Azken hatsa botarik ildo azkenean

 Eskale nahi nuke bizi ondarrean

 Izaiteko zerua begien aurrean

 Izarretan garbi, lo nindazkenean.


inprimatu