inprimatu
Egun on, amatto!
Izenburua:
Egun on, amatto!
Sinadura:
S.E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
S.E

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1161.zk.
Orrialdea:
4

Egun on, amatto!

 

 

 1

 

 Agur, munduko amak! Agur, agur t'erdi!

 Agur, nere amatto, hila hoin aspaldi!

 Agur, ama beltx eta, gorri, xuri, hori!

 Agur, ama guziak! Ohore zueri!

 

 2

 

 Zuen bihotza daukat xoriño-ohantze.

 Zuen begitartea, irailaren pare.

 Zuen bular nasaia, ibai eta leize:

 Amodio su-garrek zitzaiztela erre!

 

 3

 

 Orroit zira amatto: aldi bakarra zen,

 Elgarrekin egonik plaian Miarritzen...

 Hor nabila umexurtx, eta zu beti «zen»:

 Plaia jendez mukurru: ama, nehor etzen.

 

 4

 

 Etxen zu zinen argi, aita zela itzain.

 Bihoz-dun zinen, ama, artos ta dena zain...

 Ni hemen nekez ari zuk ikasien zain,

 Bainan lehian, ama, ontzeko zu bezain.

 

 5

 

 Zure heriotzea aintzin-ametsetan

 Pairatu dut gau oroz, ama, nigarretan!

 Ez badut ihardoki azken oinazetan,

 Barka, nere amatto barka aldi huntan!

 

 6

 

 Agur, hiltzalen amak ohoin eta bertzen!

 Agur, etxeko ama, nun haurra hila den!

 Geldi ahalaz laster nigarretik, ezen

 Kristo, ohoina lagun, dabil beti lerden!

 

 7

 

 Ama Birjina eta Madalena-Mari,

 Dei bat dautzuet egun, kartsua, bieri:

 Emozuete, otoi, munduko amer!

 Itzul diten nigarrak lore eta irri.

 

 8

 

 Eskualdun amak, agur! Ez ditake usu

 Zuek bezain pollitik. Horra dener musu

 Egun nahi zaituztet berex ohoratu

 Eta amodioaz zuer egin kantu.

 

 9

 

 Oi amek badakite zoin malte ditugun,

 Ez lukete gogoa griñan eta ilun.

 Hauxe adi-zazue semen partez egun:

 Ama bat ez zait aski, nahi nuzke ehun!


inprimatu