inprimatu
"Orixe" jakintsua il da!
Izenburua:
"Orixe" jakintsua il da!
Sinadura:
S.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
S

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
836.zk.
Orrialdea:
[9]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


"Orixe" jakintsua il da!

 

S.

 

 Aurrenik Jaungoikoa,

 egun ainbestek uka ta

 iraintzen duten Jainkoa

 nik, albait, aitor ta eder

 nai nukena.

 

 "ORIXE"

 

 Beti Jainkoa zuen

 Gogoan

 Berarentzat itz ezti,

 Gozoak,

 Aoan!...

 

 Udara zan, Udara,

 Baņan egun illuna...

 "0rixe" aundia il zan

 Eguna!...

 

 Euskal-Erria miņez...

 Gu orain maisu gabe...

 Euskaldunen biotzak

 Naigabez!...

 

 Gure izkuntza gaxoa,

 Orra or atzekabez!...

 "Orixe" jakintsua,

 Semeetan argiena,

 Ildalako bat batez!!

 

 An joan da, laisterka,

 An joan da gugandik

 Urtxindorrik onena...

 Goi zeruan ateak

 Arin ideki dira...

 Bai zorionekoa

 "Orixe" ren sarrera!!

 

 Miņez, naigabez, gaude...

 Baņan, arren, ez negar!!

 Eusko gizonak gera..

 Orain, ekin, eta lan!...

 "Orixe" on, maiteak,

 Goi zerutik emango

 Diga indar!!

 

 ............

 

 Beti Jainkoa zuen

 Gogoan,

 Berarentzat itz ezti,

 Gozoak;

 Aoan!...

 


inprimatu