Noni eta Maniren otoitz polita
Stevenson - Mujika
Oi Jesus! zure esku bat
oe ta atsedentoki
izan bedi neretzat;
bestea nere estalki.
Zurekin egon nai det,
umeen adixkidea!
Nagon beti zurekin!
Zaude nerekin maitea!
Ta eriotz orduan
nere anima ar zazu!
ta eskuetan arturik
zeruratu nazazu!
Oi Jesus! egon bitez
gau illun ta beltz ontan
aingeru garbi maiteak
gure oien ondoan!
Gure zaindari bitez
etsaiak izutzeko;
alako zaindariez
ez gera ez galduko.
|