Kaliforniako artzaina
Soule, J.B.
1
Artzain naiz Kalifornian,
Desertu baten erdian.
Gau egun oroz, arthalde baten alhatzen mendi gainean;
Zertako naiz ni, gogo beroa, hemen bakartasunian?
2
Chinaurriak udan ez du
Alfer dembora pasatu;
Bainan neketan, kopeta bustiz, errekolta segurtatu,
Abendo beltza jiten deneko, ez baitunahi sofritu,
3
Hortan daukat nik gogoa,
Burian hartuz geroa:
Ez nuke nahi plazerrez plazer iragan gazte dembora:
Amodioak bihotzarekin galdatzen baitu dirua.
4
Artzain naiz Kalifornian `
Hiritik urrun bakian!
Auzorik ez dut begiz ikusten aintzin ez gibelian:
Trankil naiz ez gare samurturen afera horren gainian!
5
Goizetan, jeiki orduko.
Kafia dut edateko:
Gero Jaunari, othoitz batian, grazia hau galdatzeko:
Osagarria makurrik gabe, beira dezadan laneko.
6
Ondoan ditut ardiak.
Bezpera gauan bildiak:
Horiekilan egiten ditut mendier gora bidiak:
Enegu frango kausitzen du hor bi patetako zaldiak!
7
Berantchagot askaiten naiz,
Arrultze-ta chingara maiz.
Gero nik ez dut lau bost orenez, pasatzen ainhitz zongaitz:
Pentsamenduko, irakur zombait: ez nauhorrek hilen araiz?.
8
Egunaren finitzeko,
Ardiak ditut biltzeko
Aldi zombaitez, kasko hauietan, leher aldi bat hartzeko,
Bainan kalterik ez daut egiten janaren diseirazteko...
9
Ilhuna heldlu denian
Afaiten naiz mahainian.
Oren gocho bat pasatzen gero «posta» baten aintzinian.
Jaunari dei bat, akabatzean, lo egiteko bakian.