inprimatu
[Bertsotan]
Izenburua:
[Bertsotan]
Sinadura:
Sorozabal, Jokin - Izeta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Izeta
Sorozabal, Jokin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2038.zk.
Orrialdea:
4c

[Bertsotan]

 

Sorozabal, Jokin - Izeta

 

 SOROZABAL

 

 1

 

 Aita eztago osasunean ta familiak badaki

 Orain alperrik egingo degu mediku txarren aitzaki

 Bere ondoan semetxo hauek hazi ditu hain egoki

 Horregatikan aita ikusi ta zu ez al zera erruki

 Hiltzean ere engainatuta ezingo degu eduki.

 

 IZETA

 

 2

 

 Normalean ni egi zale naiz ta anaia badakizu

 Baina uneak txarrak dira ta bain gelditua naiz izu

 Bera izan da gare aitatxo erakuslea ta maixu

 Egik esaten nere anaia arreta jar zazu aizu

 Zertako dezu egi haundiņa bertan gelditzen bazaizu

 

 3

 

 Bertan gelditu liteken hori hau arrazoia mutilla

 Len ere alkar esan dizkiau hark eta guk egi pilla

 Horregatikan jarri nahi nuke here aurrean umilla

 Egia esan edo ez esan bera laister baita hilla

 Ta entzuten dun azkengo hitza egi bat izan dedilla.

 

 4

 

 Bizi dan arte aurkitutzen naiz beti itxaropenetan

 Zerbait alaia egin nai diot aurkitzen da ta penetan

 Arantz gaiztorik zergatik sartu barre ezkutuenetau

 Ez diot ara egia esango gezurra miņez benetan

 Ilusioa eduki dezan bere azken uneetan.

 

 5

 

 Gure aitaren bihotz gaixoan poza uahi dezu zabaldu

 Baina ez pentsa egin leikenik here bizitza ugaldu

 Bizia eman digun gizonak gezurrik merezi al du

 Gezurra hemen edo zeruan egingo baita azaldu

 Gugatik hainbat egin duenak ezin da horrela saldu.

 

 6

 

 Nik ondo dakit gezur artean bat ezin dala haunditu

 Bainan aitatxo hiltzen utzi ta ezin naiz lasai gelditu

 Une txar hauek gezur artean behar ditugu gainditu

 Gure aitatxok une azkenak ondo pasa behar ditu

 Sufri dezagun biok anaia berak ez dezan sufritu.

 


inprimatu