inprimatu
Zurekin nai det beti!
Izenburua:
Zurekin nai det beti!
Sinadura:
Soroa, Marzelino (Omar Celin, Celin, M.S.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soroa, Marcelino

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
Orrialdea:
180

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zurekin nai det beti!

 

Soroa, M.

 

 Atoz, atoz agudo,

 atoz, bai, lenena,

 ia, nere maitia

 kentzen nazun pena;

 zure parekoetan

 zu zera ederrena;

 ŋnork izan al lezake

 zuk dozun omena?

 

 Negu guztian zaude

 niganatu gabe,

 igaro-asiyaz neri

 ez guchi naigabe,

 bada-zu izanik nere

 biyotzaren jabe,

 bizi-eziņik egon naiz

 urte bat zu gabe.

 

 Etzaitu maitatuko

 bestek nik bezela;

 soroak esaten dit

 zu bazatozela,

 ta aiturikan choriyak

 kantatzen dutela,

 iruritzen zait zuri

 deitzen dizutela.

 

 Inziar-laņu, elur,

 ekaiztar ifarrak,

 guztiak umiltzeko

 badituzu indarrak;

 zuregatik agertzen

 dirade zumarrak

 zuriz jantzirik, ota

 berdiak illarrak.

 

 Zuk dituzu doaiak

 bestek ez bezela,

 denbora dago beti

 zurekiņ epela,

 ibayak pozez mur-mur

 egiten dutela,

 lore-ederrez beteak

 zelayak daudela.

 

 Laster urruntzen dezu

 nere naigabea,

 ekartzen nazunian

 goso-goso aizea;

 zurekiņ iņoiz ez det

 sentitzen nekea,

 zu zera, bai, zu zera

 maitecho nerea.

 

 Zuri zor dizkitzugu

 egunik onenak,

 zuri goiz gozo, leun

 ta dizdizuriak;

 zuk ekartzen dituzu

 gaurik ederrenak,

 arratz urdiņ garbi ta

 izarrez beteak.

 

 Doai ederrez zera

 zu oso aberatza,

 zuk pistutzen dituzu

 zelai ta baratza;

 zuk ekartzen diguzun

 ugari legatza,

 zu zara maitagarri,

 zu zer... MAYATZA.

 


inprimatu