Ziri-biursak [I-VII]
Soroa, Marzelino
I.
OSASUNAREN BILLA.
Bañu-eche batian
serbitzalleari
kejatubaz kontatzen
mintsu bat zan ari
zituben istillubak
sendagiñarekiñ,
arrek agintzen zizkan
milla gauzarekiñ.
-Jaiki goiz, beriala
pichar bat ur artu,
bi orduban ibilli
ta bañuban sartu.
Gora ta bera jira,
gero berriz urak...-
orduban esan ziyon
echeko mutillak:
-Bai, jauna, bai, artzeko
dioten guztiya,
beardu batek izan
osasun aundiya.
II.
AFAITATZALLE AZKARRA
Afaitatzalle batek
pasatzen baizuben
aiñ denbora luzia
bizarra ebakitzen,
nun jenderik geiena
aspertuba zegon,
ta beiñ aserreturik
Pellok esan ziyon:
-Masaill batian kentzen
nazun bitartian
¡arraietan! azten zait
bizarra bestian.
III.
BI CHORI.
Churrut-zale batzubek,
alperrak izanik,
erriz erri zebiltzan,
iñork arrazoirik
eman gabe zeiñ ziran,
t'arturikan kontu
alkatiak, orduban
zioten galdetu:
-Tira, ¿nun bizi zera?
-Ez det echerikan.
-¿Echerik ez? ¿eta zu?
-Ni goiko bizitzan.
IV.
ARRITUTRIK.
Baztandik Donostira
Markos zan etorri,
itsasua beñere
ez zubena ikusi.
Iruchulotar batek
lagundurik arri,
zubiyaren erdiyan
zioten alkarri:
-¡Ori urez! ez dek au,
ez, gauza makala!
-T'ori gaña bakarrik
ikusten dekala.
V.
ZURKERIZ.
Zur bat miñez zeguan,
eta galdeturik
sendagiñ zeiñ zan, diyo:
-Ez det sendagiñik.
Auzoko Bruno mintsu
dagola jakiñik,
arrek artzen dubena
artzen det ere nik.
VI.
ISTURINGO BAÑUBAK
-¡Bañan, gizona, nola
zatozen echera!
¡zer planta! zuzenduko
sekulan etzera.
-Bañan emakumia,
da gauza jakiña;
ortako ni bezela
zuaz Isturiña.
Eran zazu nik aita,
t'ikusiko degu
ni onela banator
nola zatozen zu.
VII.
JOLAS CHIKI BAT.
Neska zar bat zituben
asberapenetan
mutill gazte batekiñ
ari zan izketan:
-Ezer ez da munduban
ezkongai bezela.
-Ta ¿denbora asko alda
ezkongai zaudela?
|