|
|
Zer aparejuba!
|
|
Izenburua:
|
Zer aparejuba!
|
Sinadura:
|
Soroa, Marzelino (Omar Celin, Celin, M.S.) |
Urkizaren iruzkina:
|
|
Egilea(k):
|
Soroa, Marcelino
|
|
|
Argitalpena:
|
Euskal-Erria. |
Urtea:
|
1885 |
Argitalpenaren urtea:
|
13 |
Alea:
|
|
Orrialdea:
|
320 |
|
|
|
|
Zer aparejuba!
Soroa, Marcelino
Nagusi batek zuben
morroi bat echian
iruki nai zubena
denbora luzian.
Zegon mutiko arren
biar biarrian
bagan ustez zekarren
beraren kaltian.
Bialdurikan maizcho
arduaren billa
denbora luze gabe
joatentzan mutilla.
Lenbizi garbiturik
ederki bolilla
esanikan obia
etorri derilla.
Aruntzian utsikan
onuntzian gabez
ardo billa zijuan
saltoka ta pozez.
Betetzeko tabernan
aitzuten onenez
naiz echera orduko
tantorik izan ez.
Nausiyaren sudurrak
noiz bait ziran puztu
ikusirik ardua
etzegola justu.
Bere moduz pentsatzen
"mutillak dit ustu
bestela bidian da
botilla zapuztu."
Galdeziyon arturik
kontu mereziya
-ardo billa juatian
(esantzak egiya)
¿zintzurretik barrena
joatentzaik erdiya?-
-Ez jaun;...
-Barkatuko
diat. Ez aiz fiya?-
Zafatzeko morroyak
nola zan abilla
erantzun zuben azkar
sorturik naspilla:
-Ez det jauna progatzen
nuanian billa
baizik dakartanian
beteta botilla
|
|
|
|
|
|
|
|