inprimatu
Nun da Donostiya?
Izenburua:
Nun da Donostiya?
Sinadura:
Soroa, Marzelino (Omar Celin, Celin, M.S.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soroa, Marcelino

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1885
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
Orrialdea:
64

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nun da Donostiya?

 

Soroa, Marcelino

 

 -Ama bekar aguro

 neri gosariya.

 -Bostak dituk oraindik

 etziok argiya.

 Oyian, ago.

 -¿Nola

 banago jaikiya?

 lau ordubontan daukat

 chit ernai begiya.

 Dan, dan.-Ama banua

 Chomiñ atian da.

 -Mutill, otz egitendik

 jantzizak bufanda.-

 Beltzillak ogei ditu

 gauregun aundiya,

 katatatuzagun bada

 ¡biba Donostiya!

 Korri ditzagun orain

 plaza ta kaliak

 ¿nun dira barrik' ayek

 ta frasuletiak?

 Ez'dek ezer azaltzen

 ¡au da miseriya!

 Chomin esantzak ¿nun da

 gure Donostiya?

 Zortziyak dituk eta

 guazemak lenena

 bako-ren ingurura

 Brechatik barrena.

 ¿Zer da, zer da mutillak?

 idiabrukeriya!

 ¿iriyik ez degula?

 ¡jundek Donostiya!

 Amarrak ta ¿nun dira

 danbolin-tronpetak?

 chandatu ditu gauzak

 denboren kasketak.

 ¿Nun lengo modubetan

 Batzarre berriya

 jaietan apaindurik

 Elizan alkiya?

 Pasaturik urteak

 zarrak dijuazte

 gu berriz eziñ naita

 izan beti gazte.

 San Anton, San Anton ta

 ¡zer zoragarriya!

 eziñ mugiturikan

 kalian zerriya.

 Kontsejupian gero

 larriyaz betia,

 zerriyaren rifa zay

 naspillan jendia.

 Arratsaldian berriz

 progatzen ibilli

 aukeratzeko plazan

 dozena bat idi.

 ...............

 Ama bekar aguro

 neri gosariya,

 ¿bedorrek bai aldaki

 nun dan Donostiya?

 


inprimatu