inprimatu
Noraño?
Izenburua:
Noraño?
Sinadura:
Soroa, Marzelino (Omar Celin, Celin, M.S.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soroa, Marcelino

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
Orrialdea:
352

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


¿Noraño?

 

Soroa, Marcelino

 

 ¡Aurrera baguraz gu

 baguaz aurrera

 mundubonek baditu

 franko gora bera.

 Bañan denborarekin.

 zar ikusikodan

 eziñ lezake iñork

 esan mundubontan.

 Amaika gauza berri:

 azaldurikan len

 egunero badira

 berriyak somatzen:

 Argitu gabeak

 gaba eguntzeko

 neskcha gaztientzak

 makinak josteko.

 Gañera ondo ibiltzeko

 aitu naidubenak

 alanbrezko zaldiyak

 jaten merkienak.

 Beste makinen bati

 bagaude begira

 ohiturak arrautzetik

 ateratzen dira.

 Zer nai sortu da bañan.

 gauzabek guztiyak

 iduritutzen zaizkit

 neri aurkeriyak.

 Besta arrigarrizko

 bat dakart gogora

 jakiñikan juan nitzan

 guchiz ankaz gora.

 ¿Ez dute bada orain

 (biardet aitortu)

 bizarra moztutzeko

 makina bat sortu?

 Pellochok jakin gabe

 lenengo astian

 buraba sartu zuben

 makina tartian.

 Karecha zuben artan

 jarririk euliya

 mugituzan ta, antziak

 belarri erdiya.

 ¡An ziran istillubak!

 jura tranze charra!

 odola zeriyola

 malkoka negarra!

 Eziñ isilldurikan

 arren karrasiyak

 -ez dezala ezer aitu

 gure nagusiyak.-

 Bestela biarkodu

 pagatu den dena

 bizar moztutzia ta

 belarriyarena.

 


inprimatu