inprimatu
Munduko gora berak
Izenburua:
Munduko gora berak
Sinadura:
Soroa, Marzelino (Omar Celin, Celin, M.S.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soroa, Marcelino

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
46.zk.
Orrialdea:
285

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Munduko gora berak

 

Soroa, Marzelino

 

 1

 

 Alde bat probintziyan

 Degu Goierriya,

 Goierrin berriz dago

 Erri bat txikiya;

 Erri ontan gañera

 Bada baserriya,

 Baserriyan bizi da

 Juan nekazariya.

 

 2

 

 Juan edo Juan Batista

 Indartsu, gaztia,

 Sasoi oneko ogei

 Urteren jabia;

 Lanerako osasunaz

 Bai ere betia,

 Erriyartan arkaitzik

 Etzan aiñ tentia.

 

 3

 

 Etzuben Juan Batistak

 Zintzurrian traba,

 Sartuko zituben an

 Bi lakari baba;

 Lanerako gogotik

 izanikan taba

 Egunaz lan egin da

 Lo betian gaba.

 

 4

 

 Orla jan erateko

 Etzan ez ustela,

 Bañan arkitzen zuben

 Tripa txit motela;

 Nolapaikua bazan

 Ark zuben sabela

 Sekulan betetze etzan

 Nai zuben bezela.

 

 5

 

 Orrengatikan beti 

 Batistaren ustez

 Biartziran munduban

 Gauzak izan gañez;

 Zer nai jan erateko

 Beti zegon pozez,

 Apetitu galanta

 Bañan dirurik ez.

 

 6

 

 Diru pilla biltzeko

 Zuben Amerikan

 Bere burua jarri

 Gogoraturikan

 Nolaten etorri zan

 Beste bat andikan

 Nekazari juan eta

 Aberasturikan.

 

 7

 

 Eta gure Batista

 Ara juan ezkero

 Gogotik lan egiñaz

 Etzan bizi ero,

 Dirua gorderikan

 Zintzo bai astero

 Pozturik izateko

 Noizpait «kaballero.»

 

 8

 

 Bañan kupidik gabe

 Jardunik lanian

 Altzuben diru pilla

 Sortu bitartian,

 Gaizki jan, gaizki lo ta

 Ler egiñi nayian,

 Makaldurik jarri zan

 Mintsuben antzian.

 

 9

 

 Kapelu aundiekiñ

 Baina sarren ordez

 Apaiñ-apaiñ jantzita

 Biurtu zan pozez,

 Etorririk errira

 Beterikan urrez,

 Zer nai jateko, bañan

 Apetiturik ez.

 

 10

 

 Ogei urte geiago

 T'elbarritasuna

 Batistak ikusirik

 Du bere jarduna:

 ¿Oraiñ zertako diat

 Aberastasuna?

 Naiago nikek ¡ai! len

 Nuben osasuna.

 


inprimatu