Munduko gora berak
Soroa, Marcelino
Alde bat probinziyan
degu Goierriya,
Goierrin berriz dago
erri bat chikiya;
erriyontan gaitera
bada baserriya,
baserriyan bizida
Juan nekazariya.
Juan edo Juan Batista
indartsu, gaztia,
sasoi oneko ogei
urteren jabia;
lanerako osasunaz
bai ere betia,
erriyartan arkaitzik
etzan aiñ tentia.
Etzaben Juan Batistak
zintzurrian traba,
sartuko zituben an
bi lakari baba;
lanerako gogotik
izanikan taba
egunaz lan eginda
lo betian gaba.
Orla jan erateko
etzan ez ustela,
bañan arkitzen zuben
tripa chit motela;
nolapaitkua bazan
ark zuben sabela
sekulan betetze etzan
nai zuben bezela.
Orrengatikan beti
Batistaren ustez
biartziran munduban
gauzak izan gañez;
zer nayian erateko
beti zegon pozez,
apetitu galanta
bañan dirurik ez.
Diru pilla biltzeko
zuben Amerikan
bere-burua jarri
gogoraturikan
nolatan etorri zan
beste bat andikan
nekazari juan eta
aberasturikan.
Eta gure Batista
ara juan ezkero
gogotik lan egiñaz
etzan bizi ero,
dirua gorderikan
zintzo bai astero
pozturik izateko
noizpait kaballero.
Bañan kupidik gabe
jardunik lanian
altzuben diru pilla
sortu bitartian,
gaizki jan, gaizki lo ta
ler egiñ nayian,
makaldurik jarri zan
mintsuben antzian.
Kapelu aundiekiñ
boina sarren ordez
apaiñ-apaiñ jantzita
biurtu zan pozez,
etorririk errira
beterikan urrez
zer nai jateko, bañan
apetiturik ez.
Ogei urte geiago
t'elbarritasuna
Batistak ikusirik
du bere jarduna:
¿oraiñ zertako diat
aberastasuna?
naiago nikek ¡ai! len
nuben osasuna.
|