inprimatu
Marrajua
Izenburua:
Marrajua
Sinadura:
Soroa, Marzelino (Omar Celin, Celin, M.S.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soroa, Marcelino

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
18
Alea:
Orrialdea:
224

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Marrajua

 

Soroa, Marcelino

 

 Artzai bat deituba zan

 juezen aurrera

 kontu desegokian

 zerbait salatzera.

 Estuasunarekiñ

 an ayen aurrian

 danari eranzuten

 zuben abopian.

 Galde zioten bada

 ikusirik lulu:

 -¿Mendiyan ere orla

 itz egiten dezu?

 -Jaunak, mendiyan ere

 alatzubat, ala,

 ojuka ganaduba

 urrutiyan data.

 Bañan bertan badago

 orainchen bezela,

 aitzen dute naiz egiñ

 izkera motela.

 


inprimatu