Erregechoari
Soroa, Marcelino
Erregechoa Erregitiakiñ
Donostiara eldurik,
¡Euskal-erriyen Erregiña, zu
gaur zaude Erregindurik!
Ama-semeok bizi beditzen
Euskal-Uriya poz-pozik,
gorde itzatzu koroidun biyok
oi zeren beziñ leyalik.
Orrengatikan arkitzen dira
pake aundiyan jarriyak,
opaz beteta zabaldurikan
Euskaldun-biotz guztiyak;
itsas urdiñak nairikan eman
bere arraicho guriyak,
eta mendiyak gorde nairikan
beren koroi ta biziyak.
¡Gure mendiyak, koroi ederren
zorioneko gaztelu,
Euskal-erria Errege-zale
zeren beti dan izandu!
¡Erromatarrak etzituen, ez,
oyek beñere itzaldu!
Beren oñean badiraute ta
Euskaldun bizi nai degu.
|