¡A zer mirabia!
Soroa, Marcelino
Loyolako Maintoni
bazan mirabia
Euskal-erri guztiyan
parerik gabia.
Goizero goizetikan
zekarren betia
Donostiko plazara
marmita esnia.
Gona motz gorriyakiñ
arras panparroya,
oñutsik baldin bañan
bidi artan loya.
¡Ura bai zala ginga!
bañan anpoloya,
panparroi ibiltzeko
zuben arrazoya.
Diru zalea zan ta
moldatzen abilla
nolapait biartzuben
egiñ diru pilla.
Ortarako bidian
beti zan ur billa
botarik esniari
pare bat chinchilla.
Kontubak emanikan
egunero garbi
biartzuben bezela
echekoandriari.
Bañan orren garbiya
gauzak ez diruri
beretzat ur chanchillak
gelditurik beti.
Chanchill ur dirubekiñ
izanik moduba
Brechan ark egiñ zuben
pañuelu tratuba.
Orduban iriki zan
arrentzat zeruba
pozturik nola zuben
apaindu buruba.
Urrengo goiz batian
zubiyan barrena
zetorrela panparroi
altzan ten ti ena
Maintonik izantzuben
egunik charrena,
aiziak kendu ziyon
buruban zubena.
Ikusi zubenian
nolatan zeraman
itsasuak pañuelu
erosiya tranpan
Malko bat isuririk
larri zuben esan:
-¡Orra urak ekarri
eta urak eraman!-
|