inprimatu
Lehengo Hazparne
Izenburua:
Lehengo Hazparne
Sinadura:
Sorhouet, Maurice (M.S.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sorhouet, Maurice

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1919.zk.
Orrialdea:
7

Lehengo Hazparne

 

Sorhouet, Maurice (M.S.)

 

 1

 

 Pesta ederragorik ote da munduan

 Egiten dena baino lehengo moduan

 Hazparnen egin dugu menderen buruan

 Elgarrendako zuten atxikimenduan

 Goxotasun osoa denen inguruan

 

 2

 

 Hola bizi baitziren gure arbasoak

 Laneko tresnak zuzten zango'ta besoak

 Burn hausterik gabe gau egun osoak

 Beti trankil beiratuz bihotz'ta gogoak

 Iraganak dituzte bizitza goxoak

 

 3

 

 LEHENGO HAZPARNE'tan bizi gaiten egun

 Egun batez bederen guk goxa dezagun

 Orduko apaindurak ere har ditzagun

 Bihotza alegera, kezketarik urrun

 Gure baitan sendituz zer nahi maitasun

 

 4

 

 Makila ferratua eskuan har eta

 Buruan ezartzeko ez ahantz boneta

 Ofiziale zonbaiti eginik bisita,

 Lehengo jestu berak heiekin in'eta

 Esteietarat goazen baitugu gomita

 

 5

 

 Idiki, ardi, lapin, oilo, oilaskoa

 Orotarik denentzat bazen nahikoa

 Arno gorria eta xuri etxekoa

 Bortuko arch gasna, kafe ondokoa

 Pixka bat hasi zauku berotzen papoa

 

 6

 

 Eztei bazkari hori bururatu baitzen

 Hortarik landa ainitz kirol mota bazen

 Pilota erregina ginuen hautatzen

 Plaza guzia ]aster ikuslez bete zen

 Partidazgustaturikginen ateratzen

 

 7

 

 Pilotaren ondotik lehengo musika

 Dantza jauzi, ezkotix bai eta mazurka

 zonbait ari nahiak dantzatzen parezka

 Ez zen libro artzea mutil eta nexka

 Apezakjakin zezan zen orduko kezka

 

 8

 

 HAZPARNE LEHENGO an loriatu gira

 Orduko gauzak oro pozgarri baitira

 Agian berriz laster ikusiko dira

 Berriz heldu denaren bagaude begira

 Aurtengo baten partez biga jinen gira.


inprimatu