inprimatu
Euskara ikas eta mintza
Izenburua:
Euskara ikas eta mintza
Sinadura:
Sorhouet, Maurice (M.S.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sorhouet, Maurice

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2057.zk.
Orrialdea:
6

Euskara ikas eta mintza

 

Sorhouet, Maurice

 

 1

 

 Trixtatzen hasia da jende Euskalduna

 Mintzaiaren gainerat jaustean iluna

 Ez da atsegingarri gertatzen zaukuna

 Hirriskuan baitugu gure nortasuna

 Diruz erosten ahal ez den ontasuna.

 

 2

 

 Egon gabe guziak trixte eta ilun

 Izan gaiten langile, nagusi, kargudun

 Bagirare segurik zinezko Euskaldun

 Gure gogo bihotzer galdegin dezagun

 Jo gaituen malurraz nor garen hobendun.

 

 3

 

 Euskara zu maitatuz baigaituzte hazi

 Ez zaitugu ez nahi hor hiltzerat utzi

 Zutaz ukan presenta ezin da ahantzi

 Haurrer nahi ginduke konpreni arazi

 Zu itzal eta, urus ez daikela bizi.

 

 4

 

 Sortzeko ordu hartan nor da Euskaldunik

 Amak euskaraz mintzo entzun ez duenik

 Maitasuna hedatuz bihotz barna danik

 Zonbat da beraz gutan on har dezakenik

 Berexten ahal dela Euskararen ganik.

 

 5

 

 Bada artetan zonbeit kontseilu emaile

 Erdaraz mintzo denik Euskararen alde

 Horiek entzun eta frango jaukitzaile

 Ez bada nahi izan hortaz mintzatzaile

 Nola ager daiteken horren salbatzaile.

 

 6

 

 Haziek erein behar beren sasoinetan

 Mintzaiak erakutsi hastetik etxetan

 Haurra amak daukala here besoetan

 Handitzean trebatuz gero eskoletan

 Euskara ikasten da mila lorietan.

 

 7

 

 Jaun andereak orai bi hitz zuer buruz

 Hizkuntza ahultzeaz zaiztenak malerus

 Zuen griņa horiek ez utzi ele huts

 Atxikimendu hori obretan erakuts

 Euskalduner bederen euskaraz mintzatuz.

 

 8

 

 Haur gaztea gogoak zu ganat nerama

 Hizkuntzaren zaintzeko zutan dugu harma

 Horren salbatzeari gazte danik berma

 Amultsuki maitatuz zuk bigarren Ama

 Arrapiztuko baita Euskararen fama.


inprimatu