Bost bertsolarik kantatu dute
Zubeltzu
I
Bost bertsolarik kantatu dute
izugarri kurioso,
oiek dakite kantu-danari
zein aldetatik eraso;
Artaņola ta Txapel laguna
jarri zaizkit alimoso,
gaiņera berriz Uztapide ta
Basarri eta Lizaso,
ai zer ederki portatu diran,
danari eskerrik asko?
II
Modu onetan ikusi dira
Itziarko jolastiak,
nonbait nai zuten umore onez
emen alkar ikustiak;
oiek egin dituzten jolasak
eta gaiņera txistiak,
ederki asko portatu dira
erriko mutil gaztiak.
III
Gure Jainkuak eman diguna
ainbesteko anaitasuna,
emen ekusi degu oraintxe
orrenbeste bat pertsona;
beti izandu deigula emen
pakia ta osasuna,
zerua eztakit zer izango dan,
auxen dek edertasuna
IV
Alde batera pentsatutzen det:
nago burutik nastua;
plaza ontako edertasuna
au da ezin siņistua
Asi Arrona, Aizarnazabal,
Aizarna eta Zestua,
Amabirjiņa bisitatzera
ekarri duten gustua,
ezta izango zeruan ere
ori zuekin aztua.