inprimatu
Aitak nahi nu ezkontzaz eman
Izenburua:
Aitak nahi nu ezkontzaz eman
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
804.zk.
Orrialdea:
2

Aitak nahi nu ezkontzaz eman

 

 1

 

 Aitak nahi nu ezkontzaz eman...

 Goazen ihesi, goazen ihesi

 Oihan-zelaietan gaindi!...

 Aitak nahi nu ezkontzaz eman...

 Ez ahal hiz, xorittoa,

 Preso sarturen kaiolan!

 

 2

 

 Ba omen du lur, bu eta diru...

 Goazen ihesi, goazen ihesi,

 Ez beha solas hoieri.

 Ba omen du lur, ba eta diru...

 Den senharrik hoberenak

 Bere itzalak baditu.

 

 3

 

 Urhea ere balio balu,

 Zoin pisua den, zoin pisua den

 Eta ni pinpirin lerden...

 Urhea ere balio balu,

 Bortz lester eginik ere,

 Nola nahi nu aurkitu?

 

 4

 

 Mutiko eder fama omen du...

 sagar ederra, sagar ederra,

 eta sagarrean harra...

 Mutiko eder fama omen du...

 Bil nindezake, itxurak

 Xoratzen ahal banindu!


inprimatu