inprimatu
Deputatu berriari
Izenburua:
Deputatu berriari
Sinadura:
Senpereko Adichkide bat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Senpereko Adichkide bat

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
643.zk.
Orrialdea:
3

Deputatu berriari

 

Senpereko Adichkide bat

 

 1

 

 Agur eta ohore, zu jaun medikua

 Eskual herriko seme guziz aipatua;

 Eskualdunez baitzare ainitz maitatua,

 Hortakotz zutaz dute in deputatua.

 

 2

 

 Eskual-herriak baitu bai eremu gaitza,

 Ene boz-eskualdetik zu apartian tza:

 Ez dut zuretzat eman ahal izan boza;

 Hale zurekin ziren gogo-ta-bihotza.

 

 3

 

 Eskual herrian bada zernahiko lana;

 Hortako hautatua gostuko gizona.

 Orai artean ere frango bauzu ina;

 Kuraiarekin zazu horrela kontina.

 

 4

 

 Eskualdun biltzarreko'dago presidenta,

 Eskualdun ohidurez argitua baita.

 Gerore Eskualduuez izan dezan arta,

 Hortan izanen dugu deputatu hauta.

 

 5

 

 Minizatuz sortu zela kasik du iduri;

 Eskuaraz ta frantsesez bardin aise ari;

 Gizona bethi baita obretan ageri

 Biba eskual herria eta Labegeri.


inprimatu