inprimatu
Artzaina eta artzaintsa
Izenburua:
Artzaina eta artzaintsa
Sinadura:
Senpereko kahier batetik
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Senpereko kahier batetik

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
735.zk.
Orrialdea:
4

Artzaina eta artzaintsa

 

Senpereko kahier batetik

 

 Gizonak

 

 Zato hunat, zato, antxu ederra!

 Zato fite ene korralera!

 Otsoak ez dira

 Ethortzen hunara!

 Hemen segur zira

 Bizitziaz gostura:

 Begi xarmant hoitarik xuka nigarra!

 

 EMAZTEAK

 

 Laket nuke segur atherbe hortan,

 Aro txarra delarik kanpoan!

 Bainan nik gogoan

 Ez dakit zer dudan,

 Bethi erdi-dudan,

 Kasik beldurrean,

 Lanjer ez othe denetz berdin barnean?

 

 GIZONAK

 

 Zeren beldur othe zira enekin

 Eta horko bi athe-zainekin?

 Bi zakur hoiekin

 Ez beldur jin dadin

 Ohoin, ez gaixtagin,

 Ez azti, ez sorgin...

 Zure begiratzeaz dugu atsegin!

 

 EMAZTEAK

 

 Buruz buru korralean bi gazte!

 Fama txarrak eginen dauzkute.

 Badugu bertute,

 Girixtino fede,

 Orenako xede,

 Ausarki nik uste...

 Bainan elgar ez dugun sobraxko maite?

 

 GIZONAK

 

 Orhoit, othoi, zu zirela ethorri,

 Dena nigar, atherbe-ketari.

 Nik ongi-ethorri

 Egin dautzut zuri

 Zuk orai beltzuri...

 Ez baduzu nahi,

 Jin-bidez lekutara zaite itzuli!

 

 EMAZTEAK

 

 Etzitela hola samur, gizona!

 Egia da, ni naiz hobenduna:

 Galdurik laguna,

 Eneguak jana,

 Oihanean barna

 Jin naiz zure gana,

 Hementxe kausi ustez sokorri ona.

 

 GIZONAK

 

 Eta orai hor zaude damuturik,

 Alharzean, begia trixterik...

 Ez izan beldurik

 Ez dautzut kalterik,

 Ez behar ez denik

 Nehoiz eginen nik;

 Errespetuz nagozu oso-osorik.

 

 EMAZTEAK

 

 Ikhusten dut xintxo hutsa zirela:

 Nork ez maitha hain gizon leiala?

 Agian girela

 Eskuz-esku hola

 Joanen elizala

 Ezkongai bezala...

 Anartean banoa en'etxolala.


inprimatu