inprimatu
Gure jaun Bikarioa
Izenburua:
Gure jaun Bikarioa
Sinadura:
Sempertar gazte bat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sempertar gazte bat

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
377.zk.
Orrialdea:
4

Gure jaun bikarioa

 

Sempertar gazte bat

 

 1

 

 Gure jaun bikario denez maitatua,

 Parropia baterat da izendatua;

 Han Game-Zihigan du erretor lekua;

 Urrun izanik ere da: kontserbatua...

 

 2

 

 Ehun Sempertar baino hainitz gehiago

 Partitu ginen goizik Gamerat heltzeko.

 Sartuz Donazaharren han zerbeit hartzeko.

 Holachet heldu ginen behar tenoreko.

 

 3

 

 Hango jaun auzaphezak ongi ethorria

 Egin zion hitz aldi bat hunkigarria.

 Proosinoan kantuz jendetze guzia

 Sartu dugu elizan jaun ertor berria.

 

 4

 

 Hango jaun Doyenaren hitz aldi sarkorra.

 Asko begiek zuten ichuri nigarra.

 Ertor berria ez zen ichilik beharra;

 Dener bihurtu zaukun milaka eskerra.

 

 5

 

 Guziek bat eginez: gazte-ta zaharrak,

 Bihurtzen dauzkitzugu nork gure eskerrak.

 Zuk ibili ditutzun urhats ez alferrak

 Ez ditu ahantziko nihoiz sempertarrak.

 

 6

 

 Zu jaun erretor berri on eta maitea.

 Izanen ahal duzu ona suertea.

 Egun batez jotzeko zeruko athea,

 Osorik han duzula zure arthaldea...

 

 7

 

 Jaun bikari berria ongi ethorria;

 Donazahar herritik Jainkoak egorria,

 Behar duzu lagundu jaun ertor maitia

 Chahar eta gazteri egiten ongia.

 

 8

 

 Zombeit egun bakarrik ditugu munduan,

 Nekez iragaiteko lan eta guduan.

 Jainkoak eman dauzku gure inguruan:

 Aphezak gidaritzat sar gaiten zeruan!...


inprimatu