inprimatu
Axular'en eguna
Izenburua:
Axular'en eguna
Sinadura:
Sempertar gazte bat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sempertar gazte bat

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
322.zk.
Orrialdea:
3

Axular'en eguna

 

Sempertar gazte bat

 

 1

 

 Hogoigarren mendeko berroit-hamaseia.

 Bi bertsu moldatzeko orai dut ideia.

 Egun bat iragan da ezin ahantzia

 Buruileko igande bat bederatzia

 Norbeit ohoratzeko egun berezia

 

 2

 

 Norbeit hori: Axular Aphez famatua.

 Urdazubin sortua, Tarben apheztua.

 Hainitz ikas-etchetan zen eskolatua;

 Jaun Erretor izan zen Sararat deitua

 Obrak eginik zuen han utzi mundua.

 

 3

 

 Haren obretarik bat nahi dut aiphatu.

 Gutaz orhoituz zuen «Gero» ichkribatu

 Hir-hogoi kapitulu barnean baditu.

 Dena argi, abisu, nola gobernatu.

 Zuhur den eskualdunak dezan irakurtu.

 

 4

 

 Hitz mamitsuz lantua du barne guzia.

 Aiphatuz juramentu-ta alferkeria,

 Denek behar dugula in penitentzia,

 Gaizki haundia dela urguilu hartzia,

 Arimaren galgarri den lohikeria.

 

 5

 

 Egun hortan Axular Sarako herrian,

 Ginuen ohoratu han meza nausian.

 Narbaitz jaun kalonjeak eskuara garbian,

 Erran zaukun lañoki: Oi Eskual-Herrian,

 Nor izan zen Axular bai bizi guzian.

 

 6

 

 Juan ginen trinketera bilkura batera.

 Lehenik mintzatu zen Herriko jaun mera,

 Segidan Dassance jaunak du goretsi Sara,

 Jaun Labaien entzuten kontent egon gira,

 Azken jaun aphez Laffitte «Geroz» mintzatu da.

 

 7

 

 Eskualzalen-Biltzarrak zuen moldatua.

 Kobla sariketa bat arras funtsezkua:

 Axularren omenaz nork idaz bertsua.

 Dassance jaunak eman du cheheki kondua;

 Noren lana nola den han jujatua.

 

 8

 

 Bazen egina: bertsu bai eta olerki.

 Nork bere heinean du Axular goretsi.

 Milesker bat nik zor dut sari emaileri.

 Nik egin lanak baitu zerbeit irabazi.

 Gora Eskuara eta bethi bedi bizi.

 

 9

 

 Ez nintzen trinketean arhatsalde hartan.

 Beraz ez ditut entzun Mattin-ta pertsutan,

 Basarri-ta Chatbador bethi berdin fleitan.

 Zer pertsuak duzketen eman trinket hortan. 

 Hek ere gu bezala ziren sariketan.

 

 10

 

 Neure ados laguna: Basurko Irundar.

 Zer diozun, zintuzke koblak eman behar.

 Denak eskualdun gare, dugun adi elgar.

 Gure bihotza baita dena su eta kar,

 Kanta dezagun: gora, bai gora Axular!...


inprimatu