inprimatu
Aita zenari
Izenburua:
Aita zenari
Sinadura:
Sasco Arbonar, Jean
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sasco Arbonar, Jean

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1818.zk.
Orrialdea:
7

Aita zenari

 

Sasco Arbonar, Jean

 

 1

 

 Aita, ez dakit egoki denetz kantatzea egun zuri

 Nahigabea haundia zaiku bihotzetara etorri

 Bainan bietan artzan gira horrenbertzetan kantari

 Otoitz kartsu bat kantuz nahi dut egin gure Jaun onari

 Gu ere beti segi gaitezen zuk eman elsenpluari.

 

 2

 

 Orai duela zonbait denbora galdu ginuen laguna

 Urte ainitzez maitatu dugu; haundia zen gure pena

 Ttiki ttikitik segurtatua, azkar zagon fededuna

 Oraintxet duzu bururatua egitekoa duguna

 Gure Jainkoak argi dezala egungo gure iluna.

 

 3

 

 Zure denboran aman daukuzu ahal gaziez aguntza

 Erranez behar zela arizan pobrearen onarentzat

 Salbatzaileak ikus dezala hain haundia zen bihotza

 Han direnekjn apaila zazu toki miko bat guretzat

 Denek batean zeru ederra gozatzeko betikotzat.

 

 4

 

 Azken pertsu ham nahi dut orai eman ene laguneri

 Zuek duzue goxotasuna ekartzen penan denari

 Zor dugu euskaraz kantatzea burraso euskalduneri

 Hemen izaitea eliza huntan zor dugu ere heieri

 Zure izenean, aita, nahi dut eman milesker deneri


inprimatu