Zuk izan bear!
Deunoro
Bai, kai-urre nengoan
itxasoa begipe...
An, ontzi bat xume
ur gaņean dantzari,
arraiņen adiskide!
ur-jostaillu eme.
Bai naro, ene ontzi!
goi urdine eta be urdin
ire jolas-jaube,
txoria dirudizu
Arraiņen adiskide...
Bekaitzez nok ni be!
Kai-ertzean nengoan,
ta or bertatik sortu
naspilla gorria;
jolasa bukaturik,
zalaparta bizian,
zart-zarta ontzia...
Kai-ertzean nengoan,
ene baitan itaunka:
Zelan aldatu ain bizkor?
Ta nor ontzi-errudun?
Ikus-min nik begiok,
barnea saminkor.
Ondartza zear doa
arnas-estu larrian,
aiņena miņean:
bera errudun dala,
zeru-Jainko onena
jarten dau auzian.
|