Gaizkiņaren ordaiņa
Deunoro
Alguztidunak, naimen utsakin,
jarriak gagoz bizirik,
geure Jaube dan aldetik Bera
otseintzera bearturik.
Lege zuzenak jarriak ditu,
-betetea gure aldetik-
ta azken epaian bakoitzak sari
zer egin axe arturik.
Naimen azkeko egiņa dago
beti-betiko gizona,
Jainkoak argi eutsozan jarri
bide oker ta zuzena.
Eskuan eukan zorion utsa,
baiņa ein eban obena.
Gaitzaren leza izukor dala
bizi da ordutik ona.
Bere txarragaz bildurtutako
seme ankerra, lotsatuz,
iņoren jaube, amai bageko
negar-samiņa beraganduz,
gogo-biotzak burruka itsuan
burua erdi txoratuz...
egiz zoroen lerroko dala
dautor bere nai ta erruz.
Barne darabil oiņaze latza.
-ez zigortua dalako-
Jaun altsuaren arpegi auta
ikusi ezin daulako.
Bere Egille ta Aita on bera
aldendua yakolako.
biotz lertua yako suntsitu
beti gaur dogun betiko.