Eibar'ko euskaljaia
Sardui-Enbeita, Deunoro
Epaillaro epeleko ogeta amaikian
Eibar'ko "Astelena" pelota-tokian,
Karmeldar lekaideak zirala artezkari,
bultzada bat emonaz euskera zarrari,
euskal seme zintzoak, danak alkarturik,
jai txukun bat egin zan, biotzak pizturik.
Neure aurrean daukat jai iragarkia,
eukaldun danarentzat eder egokia;
Eibar erriak etzun, danen eritxian,
olakorik ikusi aspaldi batian:
gizon ta emakume, biotzak pilpilka,
jolas-tokira doaz, guztiak arinka.
Luzaide ta Baztan'go dantza alai bizia,
Gipuzoa-Bizkai'ko arin gizonkiak,
GAZTEDI'ko dantzari sutsu ta trebiak,
arturikan saritzat txalo ugariak,
zutik jarri zituzten bertako guztiak,
gizon ta emakume, zar eta gaztiak.
Arrarte'tar Itziar soņu-jotzaillia,
Bilbao'ko TXINPARTAK eresi-taldia,
Enbeita'tar Balendin, Kepa'ren semia,
bertsolari jatorra, goitar ta trebia,
euskal jai pozgarria Goiria'k jarria,
biotzak esnatzeko oso egokia.
Lurralde otz ontatik biotza igeska
egun osoan nuan negarrez indarka;
Eibar'eraņo egaz joan nai ta ezin,
umezurtza bezela barnian biotz-min;
marti-azken eguna luzia yat egin
bakarrik egotean lur maitetik urrin.
Geitu eta edertu egin yaku Eibar;
aspaldiz ba-eban eleiz batean bear;
Karmeldar lekaideak ein dabe barria,
pozik eta arro dago Eibar'ko erria.
Gora ta gora Eibar, gora Karmeldarrak.
Gora gure Euskera, gora lege zarrak.