inprimatu
Suiet eder bat
Izenburua:
Suiet eder bat
Sinadura:
Saratarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Saratarra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
887.zk.
Orrialdea:
4

Suiet eder bat

 

Saratarra

 

 1

 

 Suis eder bat deklaratzen dut,

 gaztek esenplu hartzeko.

 Amodioa zein den lanjeros

 gazterik hari lotzeko.

 Izar eder bat hautatu nuen

 eder guzien arteko.

 Bihotz-erdirat sartu ondoan,

 ez baitzait atheratuko.

 

 2

 

 Amodioa sortu berrian

 gaztien xoragarria:

 Hamabortz urte konplitu gabe

 emana nuen fedia.

 Geroztik beti gomendatzen dut

 Zeruko Jainko maitia,

 Beira dezagun bien arteko

 konfidentzia guzia.

 

 3

 

 Amodiorik gabe dagonak

 penak zer diren ez daki.

 Ni aspaldian, giza-gaixoa,

 atakatzen nau borthizki.

 Ene maitia, kontsolatzeko,

 ardura nahi ikhusi:

 «Zu bistan gabe, ni mundu huntan

 ez naiteke luze bizi!»

 

 4

 

 - «Ene maitia, arrozoin duzu,

 ez gare luzaz biziko,

 Guk behar baino sei urthe lehen

 baigare tonban sartuko!»

 - «Azkenaz goiti ez othe dugu

 baimenik autenituko?

 Ez othe dire zure aitamak

 gu biez urrikalduko?»

 

 5

 

 «Bai zazpi urte pasatu tugu

 biak elgarren agrados;

 Hargatik laster tristatu ginen

 aitamek jakinez geroz.

 Amodioa, gauza handia!

 diruz ez daiteke eros:

 Horra zergatik aurkitzen garen

 biak bethikotz maluros!»

 

 6

 

 Menturaz nue aitaren ganik

 nik hori nuen merezi,

 Zeren zaitudan guzietarik

 espos-laguntzat berezi.

 Desterraturik igortzen naute

 zure menetik ihesi

 Zure ganako amodioa

 nahiz arras utz-arazi.

 

 7

 

 Despegidarik ez dirot eman,

 maitia, zure ahalkez.

 Maite nauzula ez dut dudarik

 zure aita-amen partez.

 Dudarik gabe ez ziren kontent

 

 gure arteko manerez:

 Xangrinen pean gu bizitzeco

 sortuak gare arauez.

 

 8

 

 - Partitze huntan abiatzen zait

 begietarik nigarra.

 Adios beraz bethierekotz,

 oi ene bihotz leiala.

 Aperentziaz etzinteken zu

 enekin bizi beharra.

 Jaun zerukoak hauta dezala

 zuk behar duzun senharra.

 

 9

 

 - Ez ahal zazi nere uztera

 zazpi urtheren buruan,

 Gure manerak biek elgarri

 deklaratu tugunian?

 Jakin-ezazu ez dela sartzen

 fede-ukorik zeruan:

 Nik zutaz bertze espos-lagunik

 ez dut harturen munduan!

 

 10

 

 - Fidelitate handian eta

 birjinitate garbian,

 Bertute hoitan beiratu gare

 gure denbora guzian!

 Okasionetik ihes eginez

 ahal bezanbat munduan,

 Eternitatian lorios nahiz

 hil-eta parabisuan.


inprimatu