Eskualdunak
Saratarra
1
Eskualdunak seme dena beri alegera.
Ikusi dut bet-betan (oh! zein den ederra!)
Ez ametsetan, ez ametsetan, nintzen atzarria,
Arbola bat harrokan ederki jarria!
2
Zer haiz bada, arbola, orai mintza hadi,
Harrokatik begira hagoena guri?
-Ni nauk Eskualdun, ni nauk Eskualdun bai aspaldikoa,
Egundaino haizkorak ezin hautsizkoa.
3
Nahi duenak jakin ni noizkoa naizen,
Bilha beza harrokan erroak non diren.
Baliatu zait, baliatu zait barnasko baitziren;
Orai bertzenaz bizi ez nintzen izanen.
4
Ikusi tut armadak heldu Erromatik
Ene hosto ederra handik ikusirik.
Atera nahi, atera nahi ninduten errotik:
ezin kendu zauztaten zenbait adar baizik.
5
Pikatu baderautet nonbaitik adarra,
Azpian atzeman tut; entzun dut nigarra!
-«Eskualdunaren, Eskualdunaren adarren dorpea!
Zerk nau ekar-arazi ni heien azpira?»
6
Doi-doia ene minak zazin sendatzera,
Huna non agertzen den Erdaldun jendea...
Ibaika jausten, ibaika jausten ene hondatzera...
Guti zakien zer zen eskualdun arbola.
7
Heldu zaizkit gainera tirainak bortitzik,
Berekilan ni nahiz ereman hemendik.
Bai iharrosi, bai iharrosi, bainan nago xutik.
Gan ziren eta nago errege bakarrik.
8
Bakean nagoela orduz geroztikan,
Amesten duk ni menturaz, haurra, hire baitan!
Etsai handia, etsai handia denentzat Karloman!
Ni ere nahiko nau garhaitu guduan.
9
Karlomanen kapitain, Errolan handia;
Harek zuen beretu ja mundu guzia.
Betor Karloman, betor Errotan: ez naiz aurdikia;
Dugun ikus norena daiteken auzia.
10
Turruta-soinuz huna non tudan guziak,
Izitzen dituztela hegastinak berak.
Zaldi zuriak, zaldi gorriak, bai gizon azkarrak
Nola detzazke garhait Eskuatdun arbolak?
11
Haizkorez armatuak, denak lotzen zaizkit;
Bertzen ezin-bertzean, Errolan azkenik.
Lotzen zait bainan, lotzen zait bainan ez zuen ahalik!
Jo nuen errekarat harroken gainetik.
12
Huna hemen non naizen orai lehengoa;
Lorerik ez dut bainan sendo dut erroa.
Ez naiz ihartu, ez naiz ihartu; segur dut bizia,
Ez badautet azpian zelaitzen mendia!
13
Eskualdunek geroztik gaiten alegera,
Kanta berria dugun denek kanta gora:
Biba Eskualdun, biba Eskualdun arraza azkarra!
Biba mendi gainean Eskualdun arbola.