inprimatu
Bertso-txirbil
Izenburua:
Bertso-txirbil
Sinadura:
Sarasola, Pas.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sarasola, Pas

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
672.zk.
Orrialdea:
[17]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bertso-txirbil

 

Sarasola, Pas

 

 Zurgin bertsolari

 Baxurko zenari...

 

 Mendaro-Mutriku'tik egarin,

 itxas-ertzeko txoriño pinpin,

 iges doa urrun,

 Bidasoa'runtz...

 ta Jaizkibel'pean kabi egin.

 

 Guadalupe-magalean zun

 seaskaratzen amak lo-kunkun...

 "Purgatorio"

 bordatxon jaio;

 ta bizi Ondarribi ta Urantzu'n.

 

 Erri-koblari zaigu ageri,

 Bidaso-mugan anai-lokarri,

 bataz-bestekoz

 -euskal-aidegoz-

 estu lotzeko elkar-uztarri.

 

 Xirri-xarraka zura-muin-mamin

 zerralloak lan irin eta irin;

 zerrauts-errota,

 auts-jarioka,

 zirimol-elur pirpir idurin.

 

 Trintxa, maillu ta aitzur-trabesa.

 zepillu, zur-gabi, ginbeleta...

 zurgiñak beti

 urbil dabilzki,

 txirbil kixkurrak jalkiz gurpilka.

 

 Koblariak be barne-tolare

 neurtitz-jario aterri-gabe...

 Euskal-biotzak

 puntu-ardoaz

 bertso oilan atsegin-mozkor dute.

 

 Txirbil kizkurraz bat zerrauts-irin;

 (bertso-txirbil da puntu-doiñu-irin)

 tolare-errota

 bertso-lantoka,

 eusko-baitan oretuz atsegin.

 

 Koblari ta arotz: zurgin koblari...

 maillu-ots-neurriz bertso-kantari:

 maillu-soiñua,

 bertso-doiñua

 txandaz ta nas-mas josiz elkarri.

 

 Neurtitz-ardatzan, -bertso-irulari-,

 aril dituzu JESUS ta IÑAKI...

 Bi-bion artz

 uztartu bediz

 fede l'Euskera betikoz ertsi.

 

 Agur, Baxurko!, zure doiñua

 zure bertsoen eres-soiñua,

 itzali zaigu,

 lurrean galdu:

 gaurgero iñarros koplaz zerua...

 


inprimatu