inprimatu
Arantzazuko Ama Birjiņaren gertaerak
Izenburua:
Arantzazuko Ama Birjiņaren gertaerak
Sinadura:
Sarasola Azkue, Juan Jose (Lexo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lexo

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
40.zk.
Orrialdea:
250-251

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Arantzazuko Ama Birjiņaren gertaerak

 

Sarasola, Juan Jose

 

 1

 

 Bertsuak paratzia

 jarri zait buruan,

 aldedan moduan,

 milla eta beatzireunda

 ogeita iruan,

 nola Amaberjin bai

 arantzan daguan

 Aitzgorriko mendiyan,

 leku esklabuan,

 zerbait sayatuko naiz

 aren anparuan.

 

 2

 

 Euri premi aundi bat

 zalako aspaldi,

 kanpua kixkali

 oraindikan etziran

 amabost gisaldi

 orduko gorrotua

 ezin zan itzali,

 fiņaren izerdiya

 odolez estali,

 azkenian etsayak

 joan ziran itzuli.

 

 3

 

 Milla eta lareunda

 irurogei ta zazpi

 garrena itsurki,

 ondorenian bazan

 naigaberik aski,

 bi urtian ebirik

 egin gabe noski,

 odolez ta negarrez

 inguruak busti,

 iru probintzi zauden

 izugarri gaizki.

 

 4

 

 Ganboatarra edo

 Oņaztarra zein tzan

 erabaki ezintzan

 dollerkeri aundiya

 gizonan bizitzan,

 euskalduna geyena

 Mentzuten ari zan,

 gosetia zegon da

 arlote zebiltzan,

 beste miņikan gabe

 jende asko iltzan.

 

 5

 

 Aberats eta pobre

 nastutzen asirik,

 zerbait merezirik

 larri zabiltzan alkar

 ezin ikusirik,

 bear bezela zeņek

 egin justizirik,

 beste alderditikan

 ez bazan grazirik,

 grano bal geldituko

 etziran bizirik.

 

 6

 

 Gure Ama Birjiņa

 andik bi urtera

 zitzayen atera

 Aitzgorriko mendiko

 elorri tartera,

 Errodrigo artzayaren

 begi bitartera

 osasuna jarrita

 pakiak egitera,

 gauza biarragorik

 munduan ote da?

 

 7

 

 Araba eta Bizkaya

 eta Gipuzkoa

 jende tajuzkua

 noizbait eman ziyoten

 alkarri eskua,

 zerutikan jetxi zan

 Erregin justua

 adiskide jartzia

 zan aren gustua,

 ordutik dago lege

 kristandadezkua.

 

 8

 

 Argi edertasuna

 agertu zanian

 Jaunan izenian

 Agorraren beatzian

 bire zuzenian,

 txintxarri soņu fin bat

 aldan maizenian,

 semetxua besuan

 ondo esanian,

 arizayak adoratu du

 leyaltasunian.

 

 9

 

 Bere gisa jo ziyon

 txintxarriyan otsak,

 artzaitxua pozak,

 belauniko jarri zan

 gerturikan auntzak,

 aurtxua maitatuaz

 Amaren biyotzak,

 etzituen zulatzen

 etorri arantzak,

 zerbait erakusten du

 oyen semejantzak.

 

 10

 

 Errodrigo baltzaterikok

 itz oyek esanik

 egiya zuzenik

 askok etzedizkiyon

 milagrua zanik

 ezin konbertitu zan

 orduko personik

 guretzak ere oixen

 letorke azkenik

 ez bazaigu damutzen

 gaizki guazenik.

 

 11

 

 Auntzak etxeratuta

 esaten zan ari

 artzaitxua ori

 lenbizi aitari ta

 erriko jaunari

 legorpia jartzeko

 len bait len amari

 nekazale gaxua

 posta albaleri

 nozpait buruan sartu

 ziyo jendiari.

 

 12

 

 Aita eraman zuen

 mendira lenbizi

 nai zuten ekusi

 ta gero erriyari

 zertzan adierazi

 justiziya igozan

 kabildo ta guzi

 olezko estalpian

 imajiņa utzi

 ayek etxera orduko

 etzan euri gutxi.

 

 13

 

 Bi aldiz eraman zuten

 Oņatiko errira

 ta Elizan jarri da

 irailiak egindako

 aldare berrira

 baņon Ama Birjiņa

 gabez Aitzgorrira

 eskojituta zeukan

 toki poz karrira

 bertan utzi biarra

 laister etorri da.

 

 14

 

 Irugarren aldiyan

 ezin zuten kendu

 ermita bat ondu

 gero Eliza eta

 komentu zuzendu,

 desgrazi batez biyak

 erreta kiskaldu,

 baņon Ama Birjiņa

 garbiya azaldu,

 soņa la koloria

 etzizaizkan galdu.

 

 15

 

 Komentua ta eliza

 egintziran berriyak,

 or daude jarriyak,

 ez du bentaja gutxi

 Oņatiko erriyak,

 ta Arantzazurako

 kristaban larriyak

 ondo ofrezituak

 dira erregaliyak,

 Testamentuko gauza

 estimagarriyak.

 

 16

 

 Karidade geyena

 Jende onetatik

 asko aldetatik

 artzai eta nekazale

 mariņela tatik

 Okendok alegiņa

 egindu kanpotik

 ta Elkanok urria

 urrutiyetatik

 ofrenda ugariya

 leku danetatik.

 

 17

 

 Aita San Inaziyo

 soldadua zana

 gerrero gizona

 barkaziyua eskatzera

 Birjiņaren gana

 bere espatarekin

 guardiyan egona

 ezaguturik nundik

 datorkiyon ona

 oso konbertitu ta

 jesuita juana.

 

 18

 

 Lareunda berrogei

 ta amalau urte

 dirala diyote

 Erregiņa jatxi zan

 zerutik amante

 relijiyoso asko

 amoriyoz bete

 Erromatik ordena

 dala mediante

 Agorraren beatziyan

 jai eman digute.

 

 19

 

 Gure Arantzazuko

 Ama Birjiņari

 erregu berari

 Salbe baten aurretik,

 zazpi Abe Mari,

 egunero segitu

 ejenplo onari,

 merezi duen gisan

 adoratu bedi

 Ama Eliza Santaren

 lore eder ori.

 

 20

 

 Koronatu zanian

 Aitzgorrira juanak

 maite ditu Amak

 etzituen kupira

 Konfesiyo banak,

 asko bere ondora

 dira eramanak

 guk ere einditzagun

 alditugun lanak,

 zeruan gozatzeko

 katoliko danak.

 


inprimatu