inprimatu
Haize hotzak dabiltza
Izenburua:
Haize hotzak dabiltza
Sinadura:
Santisteban, Karlos
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Santisteban, Karlos

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
905.zk.
Orrialdea:
37

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Haize hotzak dabiltza

 

Santisteban, Karlos

 

 Haize hotzak dabiltza

 gure teatroan

 oihal modura

 eta bihozdun sentikorregiok

 zurbiltzen gara

 ubeltzen gara

 makaltzen gara indargeturik

 ez baikara aktore onak.

 Bizkitartean hotza, hotza,

 ilunpe, itzala,

 jabetzen da gure gorputzaz

 gure izanaz, izangoaz;

 eorstari betibera bilakatuz.

 Gordetzen dugu itxaropen

 ohostua

 baina

 eta erneraziko dugu

 bihotz ondoan

 hasperen, epel, bat.

 Bihar.

 


inprimatu