inprimatu
Zintzoen bizia Jainkoaren eskuan dago
Izenburua:
Zintzoen bizia Jainkoaren eskuan dago
Sinadura:
Andiazabal, Pierre (Zelaiberri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Andiazabal, Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
542.zk.
Orrialdea:
4

Zintzoen bizia Jainkoaren eskuan dago

 

Andiazabal, Pierre (Zelaiberri)

 

 1

 

 «Zintzoen bizia Jainkoaren eskuan dago,

 Eta oinazeak ez ditu hunkituko.

 Ergelen begietan hilak iduri dute;

 nigargarri zaizkigu bizitik doazinean,

 eta gure artetik eremanak direnean,

 bainan hek bakean dire.

 Gizonen begietan oinazeetan egonik ere,

 heien igurikimena ezin hiltzeaz betea da;

 eta neke arinen ordain sari handia hartuko dute

 Jainkoak frogatu ditu eta Beretzat on aurkitu.

 Urrea arragoan bezala ikertu

 Eta erre-eskaintze gisa onartu ditu.

 Datorken egunean argi egingo dute

 eta pindarrak seskadian bezala dabilzke.

 Herriak manatuko dituzte eta jendaldeak menean ezarriko

 Eta Jauna heien errege izanen da beti.

 Haren baitan sineste dutenek egia ulertuko dute

 leial direnak harekin amodioan egonen dire,

 urrikia eta gorazia haren hautatsientzat baitire.»


inprimatu