Asko erretzen baduzu askoz hobeto
1
Gurasoen esanak
ez digu axola,
puruak erretzea
da gure kirola.
Rau, rau, rau, rakata plau.
Hau duk umorea
erre usteldu arte
euskaldun gaztea.
2
Gazteak gara baina
inor ez beldurtu
purua ez diogu
aitari lapurtu.
Rau, rau, rau...
3
Munduan berrehun urte
lasai bizitzeko
puruak erretzea
da askoz hobeto.
Rau, rau, rau...
4
Gure gustokoa da
Kubako purua
ipintzen digulako
bueltaka burua.
Rau, rau, rau...
5
Horrenbeste zaintzeak
ez digu meerezi,
gu baietz "zaharrak" baino
luzeago bizi.
Rau, rau, rau...
6
Gazte ez zaitez izan
ganorabakoa
eta esan gurekin
"gora tabakoa".
Rau,rau,rau...
SAN INAZIOKO "INTXIXU" IKASTOLATIK
|