inprimatu
Adiskide bi eta artza
Izenburua:
Adiskide bi eta artza
Sinadura:
Samaniego, Felix Maria
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: ?)
Egilea(k):
Samaniego, Félix María de
Zendola, Aurelio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
18
Alea:
Orrialdea:
314

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Adiskide bi eta artza

 

Samaniego

 

 Adiskide andi bi

 Dijoaz bidean,

 Elkarrekin itzketan

 Umore onean:

 Artz andi bat zaiote

 Basotik irteten:

 Ikaraz arbolara

 Bata da igotzen,

 Bestea gelditzen da

 Gaigoa bakarrik,

 Artz andiari eziñ

 Arpegi emanik.

 ¿Zer egiñ onelako

 Estutasunean?

 Illa balitz bezala

 Jartzen da lurrean:

 Nola artzak ez duen

 Gorputz illik jaten,

 Usai egiñ ondoren

 Da aurrera joaten.

 Bereala jachitzen

 Da arbolakoa,

 Eta lagunagana

 Lasterka an dijoa:

 Adiskidea, dio,

 Chit det nik atsegiñ

 Zu emen arkitzea

 Osasunarekiñ;

 ¡Zer ikarak ditudan

 Zugatik eraman,

 Beldurrez zu noiz artzak

 Bear zinduen ¡an!

 Isillik belarrira

 Dizu ark itz egiñ;

 Zer esan ote dizun

 Nai nuke nik jakiñ

 Ara zer esan diran

 Artzak belarrira:

 Munduan adiskide

 Mota asko dira;

 Ez dezu artu bear,

 Jakizu gaurdandik,

 Zure adiskidetzat

 Gizon beldurtirik.

 


inprimatu