inprimatu
Urteak
Izenburua:
Urteak
Sinadura:
Salaberry, Etienne Joseph (So Egilea)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Salaberry, Etienne

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
698.zk.
Orrialdea:
1

Urteak

 

Salaberry, Etienne Joseph (So Egilea)

 

 1

 

 Hegalak bezela urteak.

 Hegalak iduri, hain laster baitira lerratzen,

 Hegalak iduri, hain laster baitira itzaltzen,

 Hegalak emeiten, zorigaitzez, urteak.

 Hegal arin urtea.

 Hegala bezain miresgarri,

 Hegala bezain enganagarri,

 Hegala bezain lotsagarri.

 Hegalak mozten ditu lanhoak

 Haichtur chorrotch baita hegala.

 Dendari zeruan choria, bere hegal zalhuekin.

 Bainan hegala iragan orduko

 Bainan hegala gorde gabe.

 Lanhoa lotzen da lanhoari.

 Lanhoak gordetzen du iguzki su ziphua

 Ez baita nihundik ageri

 Hegalaren piko-sarrasta.

 

 2

 

 Uda azkenean, haundi-haundia dago.

 Dago haitza, hosto gorhailez estalia.

 Andaluzia guzian, ez ditake liranja arbolerik,

 Sager urhez, mukurru bethea,

 Ez ditake joan dezakeenik

 Haitzari Eskual-Herrian,

 Haitzari hosto gorhailez argitua.

 Bainan Ipar aldetik jauzi da haizea,

 Eta ebatsiko ditu hosto gorail liranjak.

 Hartu ditu, ebatsi, pirripitan eraman

 Lohiarekin nahasteko, mutur ukaldika.

 Uda-azkenaren ondotik; negua.

 Haitz murritz buluziak

 Zeruari buruz

 Haitz ezinduak luzatzen ditu abar meheak

 Bele bat, ikatz mokor, kokatu zaio egurrean geldi

 Bildurik hegalak.

 

 3

 

 Jauna, urrikal zaite, zure haur gizonaz,

 Neguko belea baino gehiago

 Nehor ez baita orhoituko, haren urhatsez.

 Nigar, lan eta irri

 Oro dauzka berdin deseginik beleak

 Begi hetsien barneko ilhumbean.

 Eta gure urteak, Jauna, gure urteak hegal,

 Baitoazi, egunetik egunerat,

 Et atchikiak, ezin baratuak

 Oldar zalapartan.

 Ez dabiltza lasterrago, choriak igeri

 Bi hegal miko eginak, lanho itsasoan.


inprimatu