Nundik heldu haiz haizea?
Salaberry, Etienne Jospeh (So Egilea)
1
Haizea, haizea,
Nundik bada heldu haiz
Hain eztiki, hain gochoki
Hain bortizki, hain idorki,
Ezin akitua, ezin agortua, eta bet-betan ezin atchi-
kia, kechatua, koskatua, oiestua?...
Haizea, urchoaren hegalak kaskail, hire piru ageri
gabeko hegalen aldean.
Haizea, urchoaren kurru-kurru mintzoa samin, hire
solas-elheari jarri ondoan.
Eta haizea,
Pirrlpiti-pirripita
Abiatzen hizalarik, erhoan-erho
Zezenak ez hik bezelako lasterra
Zezenak ez hire adarrak, jauzi egiten dukalarik, oro
eraman beharrez sudur histu aitzinean.
Haizea, nungo mendi zilhoan dukek hire tegia?
Ala... ala nungo arbola miresgarriaren abarrean dau-
kak hire kafira, haizea?
2
Haizea, haizea,
Orai zaitak heldu gogorat
Egin haitukela Jaunak
Egin haitukela Nagusiak
Egin Egileak
Lurretik bertzalde.
Izarren artean jarria duk hire egoitza.
Haizea, hazi barreatzale
Jaungoikoaren sehia,
Ekartzen diok lur mokorreri
Bizia emaiten dion, biziaren hatsa.
Jausten haiz, haizea
Gizonaren bihotz barneraino iguzkiaren dirdira iguz-
kiaren epela, kokatuak lumetan.
Bainan bihurtu baita gizona, eza trebes ahoan,
Lanhoak metatzen dituk, haizea
Eta mundua ttunkulatzeko orde, ohakoa iduri
Inharrosten, ostikatzen, zafratzen, chehatzen,
O haize beldurgarria,
Munduaren azken eguneko arramantz oiharzuna,
Jaunareu azotea.
3
Haizea, nahi nukek haur bat nizala uste, hirekin ari
josteta.
Bainan ihardesten dautak: «Laster, gizona, jinen
nauk cheka zalapartan,
Nik diat Bazko goizean
baztertu hobi harri
biribila.»