inprimatu
Gerezi adarra
Izenburua:
Gerezi adarra
Sinadura:
Salaberry, Etienne Joseph (So Egilea)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Salaberry, Etienne

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1953
Argitalpenaren urtea:
Alea:
187.zk.
Orrialdea:
4

Gerezi adarra

 

Salaberry, E.

 

 Haizea, haizea!

 Zure jostatzea,

 Ergel ibiltzea!

 Zure koskatzea,

 Denen chehatzea!

 

 Behin batez zagon gerezia,

 Bihiz gizen brokatua,

 Ongi hostoz beztitua,

 Bainan jin zagon Haize, dena malezia...

 

 Eta krisk-krask erditik egiten haizeak

 Hain pollit zagon adarra...

 Hunek estaltzen du lurra:

 Gizona joiten hola gerlan bas-hiltzeak!

 

 Gaichtoak, zorigaitzez (ezen indar badu)

 Urhatsak aise nahasten...

 Bainan hamar laira sortzen,

 Gereziak abarra duelakotz galdu...

 

 China-lurrean berdin bazen gerezi bat

 Eliza, arbol tarroa;

 Jadanik barna erroa;

 Frantses-ek aintzinetik maithatua zonbat!

 

 Milaka bazituen gizon eta herri!

 Nola ez zen aphaindua!

 Othoitz-bertutez saindua!

 Bainan uzta betherat zerk behar ekharri?

 

 Ifernuko haizea burrumban badabil.

 Zonbat haur oihu-nigarrez!

 Zonbat ama ezinbertzez

 Etcheak ichkuil, lerra jendekin, eta hil!

 

 Girichtinoak aldiz, odol-hersturetan,

 Bihotzen Nagusiari

 Galde eta galde ari,

 Ez ditzan utz joileak, othoi, ilhunbetan!

 

 Girichtino anaia, haizeaz hautsiak,

 Eite duzue chotch-abar...

 Goretsi ditugu behar

 Gereziak bezala, gorri eroriak!

 


inprimatu