Ezkur orena
Salaberry, Etienne Joseph (So Egilea)
1
Lanhoan,
Lanhoan joak ditu
Lanhoan endurtuz badoatzi
Lanhoan deseginak dira
Lanhoan,
Burdin orenak.
Haizeak bethikotz eraman dauzkigu,
Gure arditeitik
Joare haundiko
Burdin oren dorpeak; oren etsigarri, oren zorrotzak.
2
Iguzkian, sortu da
Iguzkian,
Ezkurra, lur azaletik
Ezkurra ernarazten duen
Ezkur oren berria.
Alegerak hartu du mundua,
Iguzkian, bai iguzki horail urhean
Agertu baita,
Ezkur, haitz haziaren
Oren oldartsu'eztia.
3
Eskualdunak
Zombat dembora egon ziren
Burua beheiti,
Arima salbu-eta, idiak uztarri pean iduri,
Zombat mende,
Jaungoikoak daki.
Mundu huntako nagusien oihu patarrak
Oihu joareak, oren burdinak
Ari ziren kalakan.
Hala, Baigura kaskotik, jausten da ortzia.
4
Eskualduna
Eman zite chut chuta,
Idek begiak;
Zeruan zabaldu da iguzkia,
Ez da lanho ilhunik ageri gehiago.
Aingeruak jo du iguzki ezkilan
Ezkur oren miresgarria.
Ttipia haundituko du, larrituko chehea,
Haitz abardun bilhakatuko,
Ez deus, ezkur umea,