Bidechka
Salaberry, Etienne Joseph (So Egilea)
1
Mendiari goiti, zampa-zampa
Mendiari goiti badoha bidechka.
Mendiari beheiti, lerra eta lerra,
Mendiari beheiti, Jausten da bidechka.
2
Mendiari goiti,
Harroken hegitik, oihanaren bazterretik,
Zeruko itsas urdinari buruz
Mendiari goiti, badoha bidechka.
3
Mendiai beheiti
Bizkar gainetik, sorhopila erditik
Dena ilhumbe dagon zipu leizerat
Mendiari beheiti, jausten da bidechka.
4
Patar erditsutan
kurru-kurru ari, hala nola urchoa,
Patar zilho ohantzean
Bada oroz ezagutu, iturri ezin hozpilagoa.
5
Har ditake hurrupaño bat,
Ahoaren garbitzeko doia,
Har ditake, bainan ezin geldi, ezin koka:
Goiti abiatua, beheiti johan jadanik bidechka.
6
Zombat ardi, zombat potoka,
Joareak ari irriz, edo nigarrez - nork daki?
Zombat mutil gazte, zombat zahar
Kantua dariotela, edo mutur,
Ez dira ibili bidechkatik!
Zombat ez dira ibiliko,
Lekukotzat zerua eta leizea,
Orai goiti eta sarri beheiti!
7
Bidechka, ez othe haiz gure bidearen iduripena,
Mokoa luzatua, zerua jo artino,
Buztana herrestan,
Eror eta eror, ifernu leize zolaraino?
8
Zeruan iguzkiak iduri du adichkidearen begia
Keinuka hasia, ez gaiten lokart, ez gaiten lotsa.
Leizeko ibaiak igortzen daukigu orroa:
Harek hartuak, harenak bethikotz.
9
Mendiari goiti, zampa zampa,
Mendiari goiti badoha bidechka.
Mendiari beheiti, lerra eta lerra
Mendiari beheiti, Jausten da bidechka.